Belako taldearen egonaldia
2014ko Apirilaren 9a | ATABAL | ± 01 min 30 s
Belako talde bizkaitarrak sekulako arrakasta izan zuen iaz '“Eurie'” diskoarekin. Orain, maiatzean argitaratuko duten disko berria prestatzen ari dira. Disko hau autokoitzia izango da.
Zuzenekoa kontzertuak prestatzeko, Belakoren indargune nagusia, bi egonaldi egingo ditu taldeak, Intxaurrondo Kultur Etxean lehena, apirilaren 7a eta 9a bitarte, eta Biarritzeko Atabal Gaurko Musiken Gunean bigarrena, apirilaren 9a eta 11 bitarte.
Egonaldi hauekin batera, inguruko ikastetxeekin bi topaketa egingo dira.
'•Intxaurrondon, apirilaren 9an, 11:30etan, Lauaizetako Ikastetxeko (http://www.lauaizeta.hezkuntza.net/web/guest) DBH 3-ko 100 ikasle.
'•Biarritzeko Atabalen, apirilaren 11ean, 10:00etan, Larzabal Kolegioko (http://www.seaska.net/eu/kolegioak)12-13 urte bitarteko 50 gazte.
Topaketa hauen helburu nagusia musikan, sorkuntza prozesuak nola gauzatzen diren erakustea da, eta hala, musikarekiko eta orokorrean kulturarekiko gaztetatik sentsibilizatzea.
Euskal Kultur Erakundeak eta Donostia Kulturak sinatu zuten hitzarmenari esker gauzatuko da ekimena hau. Hitzarmenaren ondorioz elkarrekiko ezagutza sakondu da, eta hala, eremu ezberdinetako eragile, ekipamendu eta praktika kulturalen elkarlana gauzatu.
Helburu nagusiak:
'•Euskarazko sorkuntza eta ekoizpen kulturala bultzatu
'•Ekipamenduen arteko ezagutza eta elkarlana bultzatu
'•Kulturarekiko sentsibilizazioa eta kultur sozializatzeko jarduerak egin eta publiko berrien sorkuntza bultzatu
























