Euskara Teknikari/Garatzaile baten kontratatzea
2014ko Maiatzaren 23a | ERROBI | ± 52 s
Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) partaidetzan, Errobi Herri Elkargoak euskara teknikari/garatzaile bat xerkatzen du denbora osoz
Bere lana:
* Herri elkargoaren eta EEPren hizkuntza politikaren obratzean parte hartzea (ekintzen egitaraua, partaidetzak, gidaritza batzordea);
* Kide diren herrien laguntzea euskararen erabilpena sustatzeko (laguntza teknikoa, itzulpenak, formakuntza plana);
* Euskararen sustapena helburu duten ekintza batzuen antolatzea eta jarraitzea;
* Itzulpen lanak eginarazi edo egin.
Eskakizunak:
- euskara menperatzea idatziz eta ahozkoan (EGA maila ahalaz);
- esperientzia hizkuntza politikan eta proiektu bideratzean;
- harremanetarako gaitasuna eta talde lanerako izpiritua;
- autonomia, seriostasuna, iniziatibarako izpiritua eta proposameneko gaitasuna;
- gaitasunak animazio eta komunikazio alorretan;
- idazteko eta ahozko adierazpenerako gaitasunak, sintesirako trebetasuna.
























