Surfa eta sorospena euskaraz transmititzen dira Biarritzen
2014ko Ekainaren 19a | ± 20 s
Aurten ere, Haurra eta Ozeanoa programa euskaraz bizitzeko aukera izan dute ikastolako ikasleek. BASCS eta BSC elkarteen animatzaileei esker, besteak beste, surfa eta sorospen klaseak segitu ahal izan dituzte.
Ikasturtea bukatzearekin batera, azken bainua egin zuten hondartza nagusian, ostegun huntan.
























