TELP ikastaldia Saran
2014ko Uztailaren 9a | ± 41 s
Sarako Olhain Ikastolako Euskaraz Bizi taldekoek TELP ikastaro hau antolatu dute euskaldunon estres linguistikoaz gogoetatzeko. Kataluniatik heldu den Gemma Sangines psikologoarekin egun osoko ikastaroa egin dute eta bertan ikasi dute euskaldunoi euskaraz aritu nahi dugunean sortu ohi zaizkigun egoera "gatazkatsuak" kudeatzen, euskaraz eroso sentitzeko.
Iragan urtean, Mintzalasai ekimenaren karietara, gisa bereko tailerra eskainia izan zen Biarritzen. Aurten ere, euskara ikasten duten Herriko etxeko langileentzat, TELP tailerra eskainia izanen da.
Hiztun gisa, garrantzitsua bezain beharrezkoa baita gai horiei buruz gogoetatzea.
Iturria: Kanaldude























