Sehaska hustea
2014ko Irailaren 4a | ITSAS ARGI IKASTOLA | ± 50 s
Seigarren urtez segidan, Biarritzeko Ikastolak sehaska huste haundi bat antolatzen du urriaren 5an igandearekin, goizeko 9etatik arratsaldeko 5etara, Biarritzeko Forêt etorbidean.
Publikoa paradaz baliatzen ahalko da jantziak, haur materiala edo eguberriko opariak prezio apalean negoziatzeko.
Haurrak puzgarrietan jostatzen ahalko dira, ipuinak entzuten ahalko dituzte edo sinpleki ikastolako pentzean jostatu. Laz bezala, ikastolako gurasoek bixkotxak, taloak eta edari hotz eta beroak eskainiko dituzte publikoari egun guzian.
Erakusleek goizeko 7.30tan ezartzen ahalko dituzte beren mahainak, ikastolak eskaini kafea edan ondoan.
Giro eta afera onak segurtatuak!
4'€ metro linearioa
2'€ mahaina
INFO: 06.17.92.10.82 / 06.89.10.63.32 edo ikastola64200@hotmail.fr
Biarritzeko ikastolan 11 Forêt pasabidea 64200 Miarritze
























