Android 5.0 euskaraz
2014ko Urriaren 17a | ± 30 s
Telefono mugikorretan biziki hedatua den Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.
Androiden webgunean irakur daitekeenez, 15 hizkuntza berritan erabili ahalko da sistema eragilea bertsio berritik aurrera, tartean euskaraz.
Sistema eragilea euskaratzeko auzolanean aritu dira. Android Euskaraz webgunean ikus daiteke prozesuak izan duen eboluzioa.
Berria jakin bezain laster, Twitterreko hainbat euskal erabiltzailek poza adierazi dute.
Iturria: http://www.argia.eus
























