40 urte euskararen alde
2014ko Azaroaren 12a | ITSAS ARGI IKASTOLA | ± 48 s
Biarritzeko Itsas Argi ikastolak 40 urte ospatuko ditu ondoko asteetan; 4 hamarkada luze eta eder euskararen irakaskuntzaren alde. Familia transmisioa hain apala den hiri batean, irakaskuntzak jokatzen duen papera biziki inportantea da hizkuntzaren berreskurapenarentzat.
Gaur egun, 130 ikasle pasa errezibitzen ditu egunero, ama eskolatik 5. urtera. Baina askoz gehiago dira ikastolatik pasa diren biarriztarrak.
Horiek guziak baita beren gurasoak biltzeko, egitaraua ederra prestatzen ari dira.
Ospakizunen artean:
- Kontzertua 2014/12/06 Atabalen: Bal de vieux, Brass, Anje Duhalde.
- Antzerkia 2015/01/31 Koliseoan: Hazparneko anderea.
- Zikiroa 2015/05/24: Kiki Bordatxok alaiturik.
- Beste hitz ordu asko...
Info+: www.ikastola-biarritz.com eta Facebook Itsas Argi.
























