Ekintza partekatu bat, euskararen alde
2014ko Abenduaren 16a | ± 42 s
Abenduaren 2 huntan, Euskararen nazioarteko egunaren bezperan, etorkizunera begira ezarri dira Biarritzeko hautetsi eta EEPko ordezkariak.
Euskararen egoerari buruzko pundu zehatza egin ondoren, datozen 6 urteetako hizkuntza politika proiektua aurkeztua izan da. Erronka eta proiektu guzien zehazte ariketa izan da.
Biarritzeko herriko etxeko aginte berriak euskararen aldeko politikan urrunago joateko xedea du, bai ekintza egituratu baten bidez, baita baliabide emendatzeen bidez. Nahikeria hortan, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) bidelagun izatea du xede. Martxoko biltzar nagusia aitzin eman behark oluke bere erantzuna.
























