Ospitalea euskararen alde engaiatzen da
2015eko Urtarrilaren 7a | EEP-OSPITALEA | ± 26 s
2015eko urtarrilaren 7 honetan, Baionan, Michel Glanes-ek Euskal Kostaldeko Ospitaleko Lehendakariak, eta François Maïtiak, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) Lehendakariak, elkarrekin izenpetzen dute hitzarmen bat, euskararen presentzia eta erabilpena garatzeko Euskal Kostaldeko Ospitalean. Hitzarmen hori hiru urterendako izenpetzen da.
Lankidetza honen bidez, Euskal Kostaldeko Ospitalea euskararen alde engaiatzen da bere aktibitate eremuan.
























