Zabaltzera doan dinamika
2015eko Otsailaren 17a | MINTZALASAI | ± 40 s
Mintzalasai - Euskararen egunen 3. edizioaren biharamunean, Biarritzeko 25 elkarte antolatzaileak bildu ziren, 3 urteko zikloaren bilana burutzeko. Urrats berri bat egitearen beharra aipatua izan zen eta dinamika azkartzeko proposamena aho batez onartua izan zen.
Desmartxa huntan, Baiona eta Angeluko elkarteekin topaketak antolatu ziren, BAB mailan euskararen aldeko erakustaldia antolatzeko. Lurralde huntan kontzentratzen da Ipar EHko biztanleria gehiena eta euskaratik baztertuena.
Gogo eta iritzi guziak mahai gainean pausatzeko, lan bilkura bat programatua izan da:
> 2015eko martxoaren 5ean, ostegunez, 19:00etan Angeluko denen etxean
























