Morroia atzarri naiz
2015eko Otsailaren 4a | VILLA FAL | ± 32 s
"Goiz batez atzarri naiz eta beste nintzen", hona Biarritzeko Villa Fal ikastetxeko ikus entzun opzioko aurtengo gaia.
Gai honi jarraikirik, 4.eko ikasle elebidunek "Morroia atzarri naiz" laburmetraia sortu dute, Koldo Amestoien "Sorgin berria" ipuina oinarritzat hartuz eta moldatuz.
Urtero, ikasleek proiektu sortzaile eder batetan parte hartzen dute, beren irakaslearen laguntzarekin. Aurten, Biarritzeko figura batzuekin topo eginen dute, haien ofizio/afizioa eta euskararekiko lotura aipatzeko.























