Biarriztar guziak, herriko etxeko km ofizialerat
2015eko Martxoaren 16a | AEK | ± 49 s
Korrika, Euskal herri osotik pasatzen den euskararen aldeko dinamika da. Bi urtero, milaka pertsonek lekukoa pasatzen diote elkarri, gau eta egunez, 2000 kilometroko ibilbidea zehar. Helduen alfabetatzeaz arduratzen den AEK elkarteak du ekimena antolatzen (iniziatiba pertsonaleko ikaspena, zein funtzio publikoko agenteen formazioa).
19. Korrika Urepeletik abiatuko da datorren martxoaren 19an eta Bilbora iritsiko da 10 egun berantago.
Aurten, Biarritzeko hiriak molde ofizialean parte hartzen du iniziatiba huntan: 569. kilometroa, gauerdiko 1:34etan, Palazio hoteletik Santa Eugenia plazara.
Lekukoa hautetsi desberdinen artean eramana izanen da, molde kolektibo eta jarraikian; gisa hortan, euskararen alde dugun engaiamendua berresteko aukera izango dugu.
Herritarrak gomit dira parte hartzera.
























