Biarritzeko kilometroak
2015eko Martxoaren 23a | KORRIKA | ± 47 s
Larunbata eta igandeko gauean, Korrika Biarritzetik pasa da. Elkarte eta lasterkariek euskarari beren atxikimendua erakusteko aukera izan dute. Hamarnaka herritar ziren bide bazterretan lekukoaren zain, gaua, hotza eta euriari buru eginez.
Aurten lehen aldiz, Herriko etxeak bere kilometro ofiziala bazuen. Hautetsiek molde kolektiboan lekukoa hartu dute, euskararekiko atxikimendu partekatuaren sinbolo. Urte osoan zehar eta ekintzen bitartez gauzatu beharko den engaiamenduari atea ireki diote.
Korrika igandean iritsiko da Bilbora, 10 egun eta gauez 2.100 kilometro egin ondoren. Mundu osoan hizkuntza baten alde ospatzen den gertakari handiena da Korrika.
Bideoa: http://www.kanaldude.tv/19-Korrika-KM-573-Miarritze-Herriko-etxea_v3698.html
























