Euskara ikasteko bidea...
2015eko Uztailaren 7a | AEK | ± 50 s
Biarritzeko AEK gau eskolak euskaraz komunikatzen ikasteko parada eskaintzen dizu, giro onean.
Klaseak goizez, arratsaldez edo gauez antolatzen ditugu, bakoitzaren ahalen arabera.
Ikasturtea 200 ordu ingurukoa izaten da, urritik ekainera.
Talde/kurtso bereziak ere proposatzen ditugu euskara edota sail elebidunetan ikasten ari diren haurren burasoei zuzenduak.
2015-16 ikasturteko izen-hartzea irailaren 14tik 18ra eginen da, goizeko 9:00etatik 1:00era eta arratsaldeko 3:00etatik 7:00etara.
30 urtez milaka pertsonek ikasi dute AEK gau eskoletan Euskal Herri osoan, gurekin bai, posible da euskaraz komunikatzen ikastea; beraz, zuk ere, Bai euskarari erran eta izena eman ezazu AEKn.
Info+: Biarritzeko AEK // 9bis rue Jules Ferry // 05.59.22.30.32. // biarritzekoaek@wanadoo.fr
























