2015-2016ko Ikastetxeen Proiektu Deialdia
2015eko Uztailaren 9a | EEP | ± 33 s
Euskarazko eta euskararen irakaskuntza eskaintzen duten eskolei zuzendua den Ikastetxeen proiektu deialdia maiatzaren 20etik goiti irekia da 2015-2016 ikasturterako.
Aurkeztuko diren proiektuak euskararen erabilerari buruzkoak izan behar dira. Hots, ikastetxean edo ikasleen artean euskara sustatzeko, ikasleen motibazioa handitzeko eta euskararen irakaskuntzan, irakasle taldeeen indarrak azkartzeko.
Eskabide txostena ikastetxeko zuzendariaren zigilua eta izenpedurarekin EEPren egoitzara helarazi behar da 2015eko irailaren 30eko berantenik.
info+: http://www.mintzaira.fr
























