MINTZALASAI 2015 l Aitzin egitaraua
2015eko Uztailaren 20a | ± 02 min 29 s
Irailaren 21a, astelehena: Ostalaritza lizeoa.
#plazerra | Sukaldaritza eta arno dastatzea
Mihiak eta plazerrak lotuak dira. Dastamenari dagokionean, oraindik gehiago. Sukaldari handi eta enologo batzuek, gastronomiako lehen irakaspenak eta arno dastatzeak eskainiko dituzte. Kurtsoak afari partekatu batekin bukatuko dira, denen plazerrerako.
Irailaren 22a, asteartea: Elkarteen etxea.
#formakuntza | Euskara gure erakundeetan
Gure administrazio, elkarte, enpresa edota saltegietan, euskararen erabilerak galdera batzuk sortarazten ditu oraindik. Formakuntza praktikoen bitartez, bazterrean baino, euskara erdigunean kokatzeko tresna konkretuak erakutsiko dira.
Irailaren 23a, asteazkena: Iratiko gunea.
#aisialdia | Haurren eguna
Ozeanoari buruzko '"deskubrimendu '" tailerrak eta '"hiritar '" tailerrak haurrentzat, eta bukatzeko ikusgarri eder bat: hautu zabala, egoera guztietara egokitzen den hizkuntzarentzat.
Irailaren 24a, osteguna: Mediateka / Le Royal.
#gogoeta | Mintzaldi, proiekzio eta eztabaidak
Hizkuntzalari, soziologo, kazetari, hautetsi eta elkarte munduko ordezkariak XXI. mendean euskararen egoerari buruz, biziberritzerako politika publikoei buruz, azken hamarkadetako aitzinamenduei buruz eta etorkizuneko erronkei buruz gogoetatzen arituko dira.
Irailaren 25a, ostirala: Pétricot / Atabal.
#aniztasuna | Hizkuntza eta kulturen topaketa
Aniztasuna sekula ez da partekatzeko oztopoa izan. Pétricot auzoko biztanle eta eragileek ongi baino hobeki dakite hori; kultura arteko programa eleanitza, lagun arteko momentu koloretsu batean. Aniztasunaren babestea orain eta hemen hasten da.
Gauean, kontzertua ederra Atabalen.
Irailaren 26a, larunbata: Hiri barnea.
#kultura | Dantzaren munduan murgildu
Elizpean dantzaren munduan murgiltzea eta hiriko plazetan euskal dantzak agertzea: asteburua da! Aurkikuntzarako astia har ezazue.
Irailaren 27a, igandea: Marion aintzira.
#besta | Euskara familian eta lagun artean
Besta giroko eguna, herrikoia eta belaunaldi artekoa, eremu natural zoragarrian. Noski, bertan, euskara praktikatzen, entzuten eta partekatzen dugu.
**********************************
Iraila guztian:
'· Eskoletan jarduera pedagogikoak.
'· Ate-irekitzeak, bisita gidatuak, animazioak?
Abenduaren 3an, ostegunarekin: Atabal.
#kabareta | Euskarazko sorkuntza oholtza gainean
Euskararen nazioarteko egunaren karietara, Atabal egiazko kabareta bilakatzen da. Taula gainean, alor ezberdinak gurutzatuko dira: magia, antzerkia, dantza, umorea, musika, bertsolaritza? AEKko ikasleek pintxo on eta landuak (euskaraz) zerbitzatuko dituzte.
























