Soka - Euskal dantzaren urratsetan
2015eko Agorrilaren 24a | EKE | ± 40 s
2015eko irailaren 11tik urriaren 11a arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko Soka, euskal dantzaren urratsetan izeneko multimedia erakusketa berria estreinatuko da Biarritzeko Santa Eugenia elizpean. Edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dituen erakusketa ibiltari honek euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskainiko ditu. Sartzea urririk izanen da.
Alabaina, erakusketak 400 ilustrazio baino gehiago (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak) eskainiko ditu, bai eta zazpi bideo sorkuntza original, bai eta SOKArentzat eginak izan diren argazki andana bat ere.
Info+: www.eke.eus
























