Biarriz hiriak Euskararen garapenerako misio kargudun postu berri bat sortzen du
2015eko Irailaren 9a | BIARRITZEKO HIRIA | ± 01 min 01 s
Zerbitzu arduradunaren ardurapean, zure zereginak horiek izanen dira:
Eragile pribatu eta elkarteak lagundu euskararen hedapen eta erabilpenean, eskolan eta eskolatik kanpo hizkuntzaren erabilpena sustatzeko hizkuntza-jarduerak proposatu, Herriko etxetik kanpoko euskararen batzordea animatu eta elkarte antolatzailea Mintzalasaien antolaketan lagundu, diru laguntza txostenen eta hitzarmen ezberdinen instrukzioa egin.
Baxoa +3 mailako diplomaduna, euskararen menperatze bikaina duzu eta EGADUNA zira. Euskararen arloan eta proiektuen gidaritza metodikoan esperientzia esanguratsua duzu eta idazketa gaitasuna, autonomia, harremanetarako gaitasuna eta iniziatibarako izpiritua duzu.
B kategoriako lanpostua (administrazio erredaktore).
2015eko urriaren 15ean hasteko lanpostua.
Zure hautagaitza bi hizkuntzetan bidali (euskaraz eta frantsesez), eskuz idatzitako gutun, CV eta argazki batekin, 2015eko irailaren 30a aitzin:
Monsieur le Maire de la Ville de BIARRITZ
Service des Ressources Humaines - B.P. 58
64202 BIARRITZ CEDEX
























