Euskararen besta ederra, lagun artean
2015eko Irailaren 24a | ± 48 s
Mintzalasaien 4.edizioa igande huntan bukatzen da. Astea aberatsa izan da, parte hartze eta eskaintza aldetik. AUrten ere, hiriko eta inguruetako 25 eragile batu dira Euskararen ikusgarritasuna, erakargarritasuna eta erabilera ardatz duen 70 aktibitateko egitaraua antolatzeko.
Formakuntzak, tailerrak, lehen irakaspenak, ikusgarriak, mintzaldiak, proiekzioak, topaketak, bisitak, ate irekitzeak? elkarrekin topo egiteko hamaika aukera!
Egitaraua aberatsa
Igande huntan, Marion aintziran, euskararen aldeko besta ederra iraganen da, lagun artean eta giro goxoan.
Helduentzat: yoga, euskal kantuak, dantzak, ikusgarriak, kontzertuak, txarangak, jokoak?
Haurrentzat: ipuinak, ikusgarriak, jokoak, tailerrak, zirkoa, skatea, eskalada, karro ibilaldiak?
Egun osoan: jan eta edateko.
























