Hizkuntz politika parte hartzaile baten alde
Aste honetan Biarritzeko hiriak Euskararen Herri Batzordea eta Gidaritza Batzordea berpizten ditu. Helburua, hirian euskararen biziberritzeari dagokion ekintza hitzartua bultzatzea da. Konzertazio eta dialogo instantzi horiei buruzko pundua egin dezagun...
2016ko Maiatzaren 17a | ± 01 min 15 s
Bere hizkuntz politikoaren baitan, Biarritzek hizkuntza erronka gainditzeko behar beharrezkoak diren bi instantziei indarra eman nahi die. Hala nola, administrazioak eta eragileen arteko elkarlan hertsi bat pario estrategiko bat da, euskararen transmisioa nagusiki elkarteen munduaren gain geratzen denez. Dialogo guneak erregularki antolatuak izanen dira.
• HERRI BATZORDEA: Konzertazio eta elkarlan instantzia.
Hautetsiz, agentez, elkarte ordezkariz eta pertsona kalifikatuz osaturik, egituren artean elkarlan dinamika baten sortzea, Hizkuntz politikaren eragileak elkartzea eta administrazioarekin elkarrizketa errextea du helburu.
2016ko maiatzaren 19an, ostegunez, 18etan, komisio gelan.
• GIDARITZA BATZORDEA: Erabakitze eta ebaluazio instantzia.
Hiria eta EEP-ko ordezkariz osatua, ekintzen bilana egiten du eta norabideak finkatzen.
2016ko maiatzaren 20an, ostiralez, 18etan, komisio gelan.
Ebaluazio eta proiekzio garai horiek Biarritzen euskarari emana izanen zaion lekuari modu kolektibo batez ausnartzea ahalbidetzen dute.
Dokumentu guziak hemen aurki daitezke: http://www.euskara.biarritz.eus/politique_linguistique/les_documents
Info+: Hizkuntz politika Biarritzen: http://www.euskara.biarritz.eus/politique_linguistique/le_projet

_-_Copie.171959.jpg)






















