Elkarrizketa eraikitzailea hizkuntza politikaren inguruan
Iragan maiatzaren 19 eta 20ean, Euskararen herri batzordea eta Gidaritza batzordea iragan dira Biarritzen. Euskararen tokiari buruz gogoetatzeko eta lehentasunak finkatzeko aukera izan da.

2016ko Ekainaren 1a | ± 46 s
Euskararen aldeko elkarrizketa eta kontzertazio espazio hauek, hautetsi, elkarte, agente eta EEPko kidez osatuak dira. Instituzio eta elkarteen arteko lankidetza ezinbestekoa da Hizkuntza politika baten lortzeko. Konplizitatea eta elkarlana egunerokoan eraikitzen dira. Entzumena eta arreta eskainiz, Herri batzordeek hortan parte hartzen dute.
Lehen bilkura hartan, lan ardatz konkretuak marraztu dira harrera, ikusgarritasuna, praktika, erakargarritasuna eta animazioaren inguruan. Ondoko bilkura batean, pausatutako problematikei erantzun konkretuak ekarriko dira. Elkarrizketa segitzeko aukera ere izanen da.
Ondoko Herri Batzordea: 2016ko ekainaren 30a, osteguna, 18:00, Herriko etxean.
Info+: http://www.euskara.biarritz.eus/politique_linguistique/les_documents























