Indarberriturik dator Festilasai!
Azken 11 urte hauetan, Biarritzeko gazte batzuek dute festibala hori antolatzen, auzolanean. Hiriko kulturen erakusleiho, euskarak bere toki osoa du, normaltasunez.
2016ko Uztailaren 20a | ± 01 min 03 s
Uztailaren 23 eta 24ean, Mizanbu Gaztetxea eta Alai Skate Parkearen parean, Festialsai ekitaldiaren edizio berria iraganen da. Festilasai izendatua, Festibal eta Lasai hitzen inguruan sorturiko elkarteak, ekitaldi honen izpiritua ongi laburbiltzen du.
Aurten ere, programazio ederra izango da taula gainean, bai eta Gaztetxe, Skate Park, elkarteen herrixka eta inguruetan.
Festilasaien helburuak
- Euskal Herriko produktuen bitartez, tokiko kulturaren garapena, bai eta euskararen sustatzea, ekitaldi guztiaren komunikazio elebidunez eskainiz.
- Biarritze hiriaren animazioan azkarki parte hartzea eta bereziki garapen handia ezagutzen duen Moura auzoan.
- Euskal Herriko, Frantziako edo internazional mailako musika, skate eta artearen inguruko artisten nahasketa.
- Publikoaren aniztasuna: Euskal Herrikoak, sasoinlariak, aurrekontu ttikia edo handiagoa dutenak eta musika, kirol eta kultur gusto desberdinak dituztenak.
Info+: www.festilasaibiarritz.com edo www.facebook.com/festi.lasai
























