EEP: 2016-2017 Ikastetxeen Proiektu Deialdia
Euskarazko eta euskararen irakaskuntza eskaintzen duten eskolei zuzendua den Ikastetxeen proiektu deialdia gaurdanik irekia da 2016-2017 ikasturterako.
2016ko Irailaren 6a | ± 24 s
Aurkeztuko diren proiektuak euskararen erabilerari buruzkoak izan behar dira. Hots, ikastetxean edo ikasleen artean euskara sustatzeko, ikasleen motibazioa handitzeko eta euskararen irakaskuntzan, irakasle taldeen indarrak azkartzeko.
Eskabide txostena ikastetxeko zuzendariaren zigilua eta izenpedurarekin EEPren egoitzara helarazi behar da 2016ko urriaren 14ko (ortzirala) berantenaz.
Info+: http://www.mintzaira.fr/

.061646.jpg)






















