Sakeleko hiztegi berriak eskuragarri
Euskararen biziberritze politikan engaiatuak herri eta herri elkargoek eta Euskararen erakunde publikoak (EEP), eguneroko biziko hainbat alorretan euskararen erabilpena sustatzea helburu duten hiztegi ttipien bilduma argitaratu dute. Proiektua sustatu duten erakundeek, Frantsesa/euskara hiztegi ttipi horiek dohainik banatzen dituzte.
.052515.jpg)
2016ko Urriaren 5a | ± 54 s
Lehen hiztegi ttipiak Xiberoan agertu ziren, lehenik familiari buruzko hiztegi ttipiarekin eta berantago hondakinei buruzkoarekin. Ondotik, 14 hiztegitxo argitaratuz, Biarritzeko hiriak azkartu zuen bilduma.
Gaur egun, euskara teknikari-garatzaileen eta EEPren arteko lankidetzari esker, 16 hiztegi ttipi argitaratu dira 6 familiatan antolatu bilduma bateratu baten baitan. Familia bakoitzean hainbat gai landuak dira eta helburua da bilduma hiztegitxo berriez aberastea.
Euskarri ludiko eta didaktiko horiek, euskara baliatzeko tresnak dira:
- bizitzaren eremuetan euskara erabiltzen bultzatzeko;
- euskararen dimentsio moderno eta bizia adierazteko;
- euskararen kalitatea bermatzeko.
Euskarri guzi hauek www.euskara.biarritz.eus irakurtzen eta telekargatzen ahal dira, bai eta EEPren webgunean ere: www.mintzaira.fr
Xehetasun gehiagorentzat:
05.59.41.57.55. edo euskara[ABLIDU]biarritz.fr























