Olentzero Biarritzen
Olentzero Abenduaren 18an, igandearekin helduko zaigu Biarritzera, 16:30 aldera. Kantu, dantza, haurrentzako tailerrak, xokoletesne eta arno beroa programan izanen dira...
2016ko Abenduaren 13a | ARROKAK ANTOLATURIK | ± 50 s
Omen Olentzerok erabaki duela menditik jaustean Biarritzetik pasatzea aurten ere. Abenduaren 18an jinen da, igandearekin. 16'30tatik goiti, baratze publikoan, kantuak izanen dira Arroka elkartearekin eta dantzak pinpirrinak taldearekin. Haur tailerrak ere izanen dira..Bertan haurrek goxoki broxetak edo argi tipiak osatzen ahalko dituzte, ondotik beren etxera eramateko gisan? Xokolatesnea eskainia izanen da haurrentzat eta arno beroa helduentzat. Olentzero 17'30ak aldera agertu beharko luke. Eramanen genuke denek elkarrekin Klemenceau plazara non kantatuko eta dantzatuko genuken berriz. Ondotik, festa segitzeko, denak Plaza Berri gomit izanen dira. Euria balitz, egitarau guzia mantendua litzateke Plaza Berrin. Zatozte denak Olentzerori ongi etorri erratera!























