Kizkuntzen arteko zubiak eraikitzeko erakusketa bat
Biarritzeko mediatekak Marga Berra Zubieta artista gaztearen erakusketa proposatzen du, 2017/03/31tik 2017/04/29ra. In varietate concordia deiturik, bere lana homofoniarekin jostatzen da, hizkuntzen arteko zubiak eraikitzeko

2017ko Martxoaren 3a | ± 23 s
Hitz batek beste hizkuntza bateko beste hitz baten ahoskera berdina ukan dezake, baina esanahi erabat desberdina.
Jostatzera gonbidatzen duen kointzidentzia bat da.
Hain zuzen ere, egiaztapen horretatik abiatzen da In varietate concordia (Europako lema, "berdintasuna aniztasunean"), homofoniarekin jostatzeko eta hizkuntzen mugak gainditzeko. Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan.























