Manex Pagola kantuz
Arrokak, kantalasai ekimenaren antolatzaileak Maiatzaren 7ko kantalasai berezi hau ongi prestatzeko gisan, 2 kantu errepika proposatuko ditu apirilan. Kantuzale guziak ongi etorriak dira.
2017ko Martxoaren 29a | ARROKA | ± 29 s
Maiatzeko Kantalasai berezia izanen da kantu guziak Manex Pagolarenak izanen baitira.
Ardiak lerro lerro, Azken dantza hau bezalako kantu ospetsu eta ederrak barneratzeko, bi errepika antolatuak izanen dira Apirilaren 5ean eta 19an, asteazkenarekin, 19.00 etatik, 20.30 etara, Saint Martin paropiaren gelan.
Bertan kantu liburuxka bat eskainia izanen da.
Kantua gustukoa duten guziei idekia da.
Xehetasun gehiago:
www.arroka.org, 06 75 92 95 67
























