Hizkuntza politikaren aitzinamendua Biarritzen
Euskararen Gidaritza Batzordea iragan maiatzaren 18an bildu da. Hiriko hautetsiak eta EEPko kideak biltzen ditu, obratutako ekintzak neurtzeko eta etorkizuneko proiektuak adosteko.
2017ko Maiatzaren 24a | ± 36 s
Adierazle zehatzen bitartez, aitzinamendua xehe-mehe neurtzeko aukera izan dute kideek. Hiztun kopurua emendatzeko premia ere agerian emana izan da eta zentzu hortan doazen egitasmoak definitu dira ondoko hilabeteetarako.
EEPko lehendakari den Mathieu Bergé eta Euskal hirigune elkargoko lehendakari orde den Beñat Arrabit. Biek goraipatu dute Biarritzeren eredugarritasuna hizkuntza politika mailan. Herriko Etxea akuilatu dute ere Euskararen zerbitzuaren egituratzea bururaino eremateko.
Info+: https://www.euskara.biarritz.eus/politique_linguistique/le_projet

.242544.jpg)






















