Udan ere euskaraz, Uda Lekurekin
Biarritz, Baiona, Hendaia eta Uztaritzeko zentroek ateak zabalik dituzte, haurrei uda euskaraz eta plazerra hartuz pasarazteko intentzioarekin.
2017ko Ekainaren 27a | ± 46 s
Zure haurra ikastola edo eskola elebidun sailan eskolatu duzu euskara(z) ikas dezan? Beraz dudarik gabe haren izena eman Uda Leku-ren bilgunean, oporretan ere euskaraz goxa dezan!
- Euskararen erabilpena manera ludikoan bultzatzeko eta beraz hizkuntzaren ikastea azkartzeko
- Zure haurrari giro familiarrean opor goxoen pasarazteko
- Herri eta ikastetxe desberdinetatik lagun berrien egiteko aukera eskaintzeko
- Animatzaile kalifikatu batzuen ardurapean, aktibitate eta proiektu zoragarrien bizitzeko aukera emateko
Kanpo zein barneko jokoak, kantuak, eskulanak, dantzak, kirola, sukaldaritza, ateraldiak, lasai denborak? euskaraz bizitzeko aukera polita!
Info+: Kepa Mouesca 06 86 73 84 08 - udaleku.btz@orange.fr

.273828.jpg)






















