Ramiro Arrue erakusketa (1892-1971): Abangoardia eta ohiduraren bidegurutzean
Uda honetan Bellevue-n, sekulan ikusia izan den Ramiro Arrue pintoreari buruzko erakusketa handiena. Uztaialren 8tik irailaren 17ra. Egun guziz idekirik, astearteetan ez ezik: 11:00 - 20:00.
2017ko Ekainaren 27a | BELLEVUE KASINOAN | ± 39 s
200 obra baino gehiago dira ikusgai (olioak, urmargoak, marrazkiak, esmailak, argazkiak, krokisak?), Bilbo, Gasteiz, Baiona, Bergara, Paue, Geneva eta Cap d'Ail-eko museoetatik eta bilduma pribatu anitzetatik ekarriak.
Publikoki sekula aurkeztuak izan ez diren obrak ikusteko parada izanen da; besteak beste, eguneroko bizia irudikatzen duten 9 taula paregabe, Bergarako Telesforo de Monzón fundaziokoak (Gipuzkoa), eta Cap d'Ail-eko (Alpes-Maritimes) La Villa Les Camélias-k eskura eman obra batzuk, Ramiro Arrueri buruzko museo bakar horrek izan baitu gertakariaren ekimena.
Informazio gehiagoentzat: 05 59 01 59 20
























