Ikerketa laguntzen banaketa
Larunbatean, Eusko Ikaskuntza eta Biarritzeko Herriko etxeak 8 ikerlari gazte sarituko ditu. Publiko zabalarentzat, ikerketa gaien deskubritzeko aukera izanen da, kafe bat lagun.
2017ko Irailaren 1a | ± 27 s
Urtero, Eusko Ikaskuntzak eta Biarritzeko Herriko Etxeak ikasle eta ikertzaile batzuei diru laguntzak ematen dizkiete. Hala, euskarari eta euskal kulturari lotutako ikerketa lanak burutzeko laguntza ekartzen diete.
Zatoz gazte hauen ikerketa gaien aurkezpena entzutera, kafe bat partekatuz. Mintzalasai ekimenaren lehen hitz ordu hau ez huts egin!
2017ko Irailaren 02a, larunbata, 10:30etan, Biarritzeko Mediatekan.

.012633.jpg)






















