Mintzaldia ostegunean
Eneko Bidegain kazetari eta irakasleak, "Zazpiak bat, atzo gaur bihar" azken liburua aurkeztuko du ostegunean, 18:00etan Biarritzeko Mediatekan.
2017ko Urriaren 10a | ± 25 s
Euskal Herriaren irudi zatituak herri honi enbaterainoko kaltea egin dion esplikatzea da hitzaldiaren helburua. Euskal Herria batua zen lehen, eta mendez mende nola zatikatu duten esplikatuko da.
Baina, bereziki, zatiketa horrek gaur egun daukan eragina aipatuko da eta etorkizunerako proposamenak eginen dira.
Eusko ikaskuntzarekin partaidetzan.
























