Euskal kultura protagonista Baionako Zizpa gaztetxean
ZIZPA DANTZAN ETA KANTUZ gaualdia antolatu dute urriaren 28an. Euskara eta euskal kantua, dantza, kultura maite duten guzieri zuzendua.
2017ko Urriaren 17a | ± 38 s
Urriaren 28an, 20etatik goiti euskal kantu eta dantzari utziko diete gaztetxeko eszena.
ANJE DUHALDE"€“ NIKO ETXART"€“ JURGI EKIZA"€“ PATXI SAIZ"€“ ENERITZ FURYAK"€“ PAXKAL IRIGOYEN"€“ XENDARINEKO AHIZPAK - PATXI AMULET"€“ ANTTON LARRANDABURU"€“ CYBELLE DAMESTOY - ANTREXATAK ETA FINI
Kantua maite duten guziak deituak dira euskal kantagintza ohoratzen duen hitzordurat. Kabaret giro batean murgildurik, dantza ikusteko eta dantza egiteko parada ere izanen da.
Janari aldetik, pintxoez gain, tokiko ekoizpenekin eginiko plater goxo bat ere prestatuko dituzte prezio merkean.
























