EUSKAL HITZORDUAK #2
Gaurko eta atzoko euskal dantzaren erakuslehio den hitz orduaren 2. edizioa proposatuko du Malandain Ballet Biarritzek. Bidelagun andan dute egitasmo huntan: Gipuzkoako foru aldundia, Herri elkargoa, Lurrama eta Euskal Kultur Erakundea.
2017ko Urriaren 17a | ± 38 s
Tradizioa, iragana, mundu garaikidean eta identitate pertsonalaren eraikuntzan betetzen duten tokia, horixe izango da Euskal Hitzorduen bigarren urtearen ardatza. Malandain Ballet Biarritzek modu horretan gonbitea egiten die ikusleei ezagutzea euskal dantzaren alderdi batzuk, tailerren, topaketen, emanaldien eta ikusgarrien bitartez.
Euskal Hirigune Elkargoak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu eta Euskal Kultur Erakundearekin eta Lurramarekin antolaturiko ekitaldi honen nahia da Iparraldeko zein Hegoaldeko dantza konpainien arteko topaketak bultzatzea.
Ikusgarriak, erakusketak, biribilketak, tailerrak...
Egitaraua osoa: http://malandainballet.com
























