90 Ahobizi eta 12 Belarriprest. Eta zu?
10 egunez, jadanik 102 pertsonek eman dute izena azaroaren 27tik abenduaren 3rat iraganen den BAM! dinamikan. Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan euskararen presentzia indartzea eta 450 hiztunen hizkuntza ohiturak aldatzea da helburua.
2017ko Urriaren 20a | ± 49 s
Abiatze ederra ezagutu du BAM dinamikak:
- 102 izen emate.
- Perfila: %88 Ahobizi - %12 Belarriprest.
- Lan & Bizi: %50,5 Baiona - %13,5 Miarritze"€“ %9 Angelu - %27 Beste.
- Adinak: Belaunaldi guzietako jendea.
Asteburu huntako desafioa
Astearteko prentsaurrekoa aitzin, 150era iristea arrunt posible da. Bakoitzak egiten badu bere ingurukoa konbentzitzeko indarra, lortuko dugu. Beraz asteburu euritsu hori baliatu izen emate inprimakia betetzeko.
Datozen hitz orduak
Urriaren 24a, asteartea"€“ KALOSTRAPE (Baiona):
10:00 > 11:00 INFORMAZIO BILKURA
11:00 > 11:45 PRENTSAURREKO MASIBOA
Azaroaren 6a, asteartea"€“ GAU ESKOLA (Baiona)
17:30 > 19:00 PRESTATZAILE IZATEKO FORMAKUNTZA.
Azaroaren 7a, asteartea"€“ MGKE TIVOLI ETXEA (Angelu)
18:00 > 19:00 TXAPA ETA MATERIALAREN BANAKETA.
19:00 > 20:00 INFORMAZIO BILKURA: Izen emateak"€“ Prestaketa saioak"€“ Asteko egitaraua"€“ Lurrama?
























