Mahain ingurua
Versant antzerkiaren 8.nazioarteko kolokioaren koadroan antolaturik, mahain inguru bat 2017ko azaroaren 16an, 14etan iraganen da, Biarritzeko Kasino munizipalean. "Emazte ekintzaile izan Euskal Herrian" gaia tratatuko du
2017ko Urriaren 31a | ± 56 s
2017ko azaroaren 14tik 18ra antolatutako kolokio honek harrituko gaitu, 2 urte guziz bezala, bere gomitekin, eztabaidekien eta bere ikusgarriekin.
Aurtengo gaia denez"€œEmaztea izan hemen eta han", mahain inguru honek arlo desberdinetan inplikatu diren emazte euskaldunekin solasaldi baten eramatearen aukera emanen du:
Itxaro Borda, idazle - Anuntxi Arana, antropologo - Maddi Zubeldia, artista - Léonie Agergaray, erizain/auzapez"€“ Pauline Guelle, Euskal Herria Zuzenean festibalaren lehendakari"€“ Maialen Etcheverry, ginekologo eta euskararen delegazioa duen Biarritzeko herriko etxeko hautetsi"€“ Pantxika Teilleria, dantzari, koregrafo.
Mahain inguru honetan bi bideo ikusgai izango dira: "Marijane Minaberri, Iparraldeko lehen idazle emazte euskaraz idazteko" eta Maialen Errotabehere, artistaren lekukotasuna bideoz.
Pantxika Maitia-k aurkezturik
Eztabaidak euskaraz, Biarritzeko Hiriko euskara zerbitzuarekin partaidetzan.
























