Zinegin Hazparnen
2017ko azaroaren 16tik 19ra, Zinegin festibalaren 6. edizioa iraganen da Hazparnen. Dokumentalak, animazioak, fikzioak... Lau egunez, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.
2017ko Azaroaren 14a | ± 35 s
Zinegin festibala 2012an sortu zuten Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola Gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak. Geroztik bere hastapeneko xedea beti atxiki du: euskarazko zinemagintzaren ezagutaraztea eta ekitaldi kultural horren karietara, euskarazko sorkuntzari buruz eztabaidan aritzea.
Mota guzietako filmak ikusten ahalko dira (dokumentalak, animazioak, fikzioak, esperimentalak), bai eta gustu guziendako. Arrazoin komertzialengatik, aurten atera diren film "handienak" ez dira Zinegin-en ikusgai izanen, baina hautu handia izanen da halere.
Iturria: www.eke.eus
























