Lankidetza berria
Eusko Jaurlaritzak eta Nouvelle Aquitaine Eskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2016ko urtarrilean.
2017ko Azaroaren 14a | ± 23 s
Hitzarmenaren bitartez sinatzaileak lankidetzan ariko dira bi norabidetan:
- Batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko dituzte.
- Bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko dituzte.
Info+: http://aquitaine.eus
























