BAM! Zergatik da garrantzitsua gure buruak prestatzea?
10 egunen buruan abiatuko da hizkuntza ohiturak aldatzeko astea. Gaur arte egindako bidea ezin ederragoa da: 700 pertsonek eman duzue zuen izena. Eta hori, Baiona - Angelu - Miarritze hiri-eremuan.
2017ko Azaroaren 19a | ± 48 s
Bateratu ondoren, boteretu gaitezen
1) Ohiturak ez direlako hain errexki aldatzen.
2) Prestaketa eta indar pertsonala beharrezkoak direlako.
3) Euskaraz emanen ditugun lehen hitzak eta ahozkatzeko moldea oinarrizkoak direlako.
4) Beste hiztunekin gure gogoetak eta bizipenak partekatzeko.
5) Ahobizi eta Belarriprest artean elkarrizketa asimetrikoak zer diren ulertzeko.
6) Zure txapa berreskuratzeko molde zuzena delako.
7) Irriarekin eta asertibitatez, gauza asko aldatzeko gai girelako.
Prestakuntzen datak
1:30 - Lagunarteko giroan - Zure lantokira ere etor gaitezke.
> Azaroaren 20a, astelehena 18:30 "€“ AEK Baiona.
> Azaroaren 21a, asteartea 18:30 "€“ AEK Miarritze.
> Azaroaren 22a, asteazkena 18:30 "€“ AEK Baiona.
Beraz, zuk ere eman izena: https://doodle.com/poll/nnyw3f6ywzymc9bz
























