Joko gaualdiak, euskaraz gozatzeko!
Euskal Hirigune Elkargoak, AEK eta Amikuzeko Zabalik elkarteekin partaidetzan, bi joko gaualdi antolatzen ditu. Abenduaren 7an, Beskoitzeko Xirritan gelan, 20:00etarik aitzina eta Abenduaren 12an, Donapauleko La paix jatetxean, 19:00etarik aitzina
2017ko Azaroaren 23a | ± 30 s
Euskara ikasteko prozesuan, hizkuntzaren praktikak eragin handia du. Behar honi ihardesteko, Euskal Elkargoak, euskalgintzarekin partaidetzan, joko gaualdiak antolatzen ditu.
Euskara praktikatzeko hitzordu horiek, AEKko ikasleak eta hiztun zaharrak nahasi nahi ditu, memento goxo baten pasatzeko asmoz, euskarazko hitzordu baten inguruan.
jokoak mailaka antolatuak izanen dira, beraz AEKn hasi berriak direnek ere ukanen dute jostatzeko parada, ikasia duten hiztegia baliatuz!
























