Durangoko Azokaren 52. edizioa
2017ko abenduaren 6tik 10era, Durangoko Azokak bere 52. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzaren karietara, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen hainbat ekoizpen deskubritzeko parada izanen da.
2017ko Abenduaren 7a | ± 19 s
Durangoko Azokaren 52. edizioko leloa Sormenaren lurraldea DA! izanen da. Kultur eragile guziak batzen dituen espazio moduan agertu nahi du eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak... aldarrikatu nahi ditu lelo horrekin Azokak.
Iturria eta info+: www.eke.eus
























