Horra horra gure Olentzero!!
Olentzero menditik jautsiko da eta Biarrtzera jinen zaigu abenduraren 17an, 18etan. Argiak eta tortxekin zatozte Olentzerori bidea erakusteko! 16:30etatik goiti animazio desberdinak izanen dira.
2017ko Abenduaren 12a | BARATZE PUBLIKOA | ± 38 s
Aurten Olentzero Biarritzera jinen zaigu Abenduaren 17an, igandearekin, arratsaldeko 18etan.
Baratzen publikoan, 16ak30etatik goiti haurrentzako tailerrak izanen dira: goxoki broxetak eta argiak osatzeko mahainak.
Arno beroa eta xokoletesnea eskainia izanen da handiak eta tipiak berotzeko.
Kantuak izanen dira Arroka elkartearekin eta dantzak Pinpirinak elkartearekin.
18etan, Olentzerorekin batera, denek, haur eta helduek tortxak eta argiekin, Clemenceau plazako bidea hartuko dute.
Zatozte beraz denak Olentzeroren ikustera! Ez ahantz zuen tortxekin etortzea Olentzerori bidea bezain ongi erakusteko!
























