Euskararen erabilera mugazgaindiko saltegietan
Sareuska lan sarearen baitan, Euskal Hirigune Elkargoak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak martxan jarriko dute Ibardin, Behobia eta Hendaiako merkataritza guneetan eta Hondarribiko ostalaritza gunean euskararen erabilera sustatzeko proiektua.
2017ko Abenduaren 13a | IBARDIN, BEHOBIA, HENDAIA, HONDARRIBIA | ± 39 s
2014az geroztik, Euskal Hirigune Elkargoak, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, batera dihardute lanean Sareuska izenez ezaguna den euskararen sarearen baitan. Hiru lurralde eremu hauetako pertsonen arteko harremanak eta joan-etorriak gero eta ohikoagoak dira. Horrez gain, hirurek partekatzen dute ezaugarri soziolinguistiko bera: euskara. Testuinguru honetan, beharrezkoa ikusten zen euskara sustatzeko egitasmo integral bat lantzea, hiru eremu hauetan modu bateratuan antolatutako ekintzak burutu ahal izateko.
Iturria eta info+: http://www.agglo-sudpaysbasque.fr/eu/news-detail/nahi-duzuna-dugu.html
























