Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala
Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 17an iraganen da Barakaldoko BEC aretoan. Hauek dira bertan arituko diren zortzi bertsulariak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Agirre eta duela lau urte txapela jantzi zuen Amets Arzallus hendaiarra. Saioa goizeko 11:00etan hasiko da. Euskal Telebistak eta bertsoa.eus web atariak zuzenean eskainiko dute.

2017ko Abenduaren 13a | BARAKALDO | ± 17 s
Euskal Herriko Bertsulari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasi zen Baigorrin. Denetan 43 bertsulari lehiatu dira lurralde ezberdinetan iragan diren bertsu saioetan.
Iturria eta info+: https://www.eke.eus/eu/albisteak/euskal-herriko-bertsulari-txapelketa-nagusiaren-finala?set_language=eu























