Kantari: Euskaraz kantatzeko aplikazio bat
Galder Segurola, bilboar gazteak, euskarazko kantuen hitzak atxemateko aplikazio bat sortu du."Agure zaharra", "Xalbadorren heriotzean" edo "Euskal Herrian euskaraz"... Orotara 500 kantu daude.

2017ko Abenduaren 12a | ± 49 s
Anitzek bezala, Galder Segurolak bere kantu liburuxkarekin eskutan kantatzeko usaia zuen, hitzak segitzeko. Hortik burutu zitzaion liburuxka numerikoaren ideia, beti berarekin izateko gisan.
Informatika ingenadore eta lagun batzuen laguntzarekin, laneko orenak eta orenak pasatu ondoren, "Kantari" bertsio berria urtarril hasieratik eskuragarria da.
Sinple sinplea da: 500 euskal kantu baino gehiago biltzen dituen bilduma bat da, bilaketa tresna bati esker atxeman daitekeenak.
Kantu bakoitzeko, aplikazioak hitzak proposatzen ditu eta bideo bat ere ahal bezain ongi kantatzeko gisan!
Sarean eman bi aste ondoren, 15 000 pertsonek telekargatu zuten jadanik, horietarik 1100 Iparraldekoak zirelarik.
Iturri eta info+: https://www.francebleu.fr/infos/insolite/kantari-una-application-pour-chanter-en-basque-1485445637























