Euskararen adierazle sistema plantan
Euaksararen adierazle sistema (EAS) euskararen egoeraren inguruko informazioa biltzen duen tresna berritzaile bat da. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek sustatu dute proiektua.
2018ko Urtarrilaren 5a | ± 40 s
Proiektu honen abiapuntuan euskararen errealitatea albait zehatzen ezagutzeko helburua dago, beharrezkoa baita hizkuntza politikarik eta estrategiarik eraginkorrenak sustatzeko. Euskararen egoera arlo ezberdinetan ezagutzeko hainbat tresna eta ikerketa daude gurean: Inkesta Soziolinguistikoa, Arrue Txostena, zentsua, Kale Neurketa... EASen iturri hauetatik hartutako daturik esanguratsuenak bildu dira eta 33 adierazle horiek hautatu dira, beti ere adostasun politikoan, teknikoan eta gizarte mailakoan oinarrituta.
Proiektuak, halaber, izaera dinamikoa izango du eta adierazle berriak gehi daitezke aurkeztutako sistemara.
Iturria & Info+: www.mintzaira.fr/eu/baliabideak/euskararen-adierazle-sistema.html
























