Zigor-en obrak Biarritzen ikusgai 2018ko otsailaren 17tik apirilaren 8ra
Bi erakusgune desberdin, euskal artista honen obra gehienak deskubritzeko: ZIGOR - ITZALEAN IKUSI Bellevue-n eta ZIGOR - ITZALETIK AT' (Zigor-en ikuspegi fotografikoa) Biarriteko mediatekan
2018ko Otsailaren 12a | ± 50 s
Zigor Bellevue gunera heldu zaigu sei asterako. Euskal Herriko artista enblematikoaren hurbiltzeko parada duzue, ehun eskultura inguru, zurezkoak, harrizkoak altzairuzkoak- eta beste hainbeste marrazki, guaxe, krokis, liburuxka, argazki eta bideo bidelagun, artistaren bisaia isilpekoena ere ezagutu ahal izateko.
Egun guziz idekia (asteartean salbu) 13etatik 18etara.
Tarifa: 7€ /5€ /Urririk 12 urte arte.
Bisita gidatuak (frantsesez) Zigorrekin asteazken eta larunbatero 17:30tan (salbu 03/21an)
Bisita gidatua (euskaraz) Zigorrekin 03/04an, igandez, 15:00etan.
Zigor intimistago bat izanen da mediatekan deskubritzeko, non artistak argazkiak, crokis liburuxkak, marrazkiak eta olerkiak erakustiko dizkigun.
Erakusketa 2018ko martxoaren 1etik 28ra.
Egun guziz idekia (salbu astelehen eta ostegun goizez) 11:00etatik 18:00etara.
Sartzea libre.
























