BAMetik EUSKARALDIA ekimenerat
Iaz, 806 hiztun mobilizatu genituen Lapurdiko zonalde erdaldunenean, dirurik gabe, denborarik gabe, baliabiderik gabe. Baina elkarrekin eta motibaturik urrun joan gaitezkeela konbentziturik.
2018ko Martxoaren 16a | ± 01 min 03 s
6 hilabetetako dinamikaren eta 7 eguneko desafioaren bilduma idatzi dute antolaketa lanetan ibilitakoek. Gertatu dena hobeki ezagutzeko eta Ahobizi eta Belarripresten bizipenak ezagutzeko dokumentu interesgarria da. Beste hiri eta herrietan hedatzeko ere baliagarria izan daitekeelakoan idatzia izan da.
Hemen deskarga daiteke. Edo https://www.mintzalasai.eus/dokumentuak atarian.
Eta orain zer?
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3rat, 11 egunez Euskal Herri osoan milaka eta milaka AHOBIZI eta BELARRIPREST mobilizatuko dira. Barkoxetik Barakaldora, Miarritzetik Baigorrira, Izuratik Gasteizera, Azkainetik Azpeitiara. Aktibazio sozialaren urtea izanen da.
1998an, Bai Euskararik EHko estadioen agerraldiarekin euskararen aldeko oldar handia abiatu zuen. 20 urte berantago, Euskaraldiak erabilera eta ahalduntzea ardatz duen mobilizazio handia dakar.
Martxoaren 17an, 9:30etan Itsasun:
Ipar Euskal Herriko dinamikaren abiatze masiboa.
Informazioa - Herrien izen emateak - Argazki erraldoia. Zatozte!
Info+: https://euskaraldia.eus/
























