Telebista emankizuna zuzenean eta publikoan
Kanaldude herri telebistak, "Zuzenean zure esku" emankizuna hedatuko du ostegunean Bellevue kasinotik zuzenean. Gomita asko izanen dira eta publikoari irekia. Zatozte denak!
2018ko Martxoaren 19a | ± 28 s
Euskal kultura bizirik ote da Miarritzen? Galdera horri erantzuteko, erreportaiak, elkarrizketak, mahai-inguruak eta ikusgarriak proposatuak izanen dira.
Telebista emankizuna, Zigor artistaren erakusketaren erdian kokatuko da. Harri batez bi xori: erakusketa ikusi eta emankizun bat nola egiten den deskubritzeko aukera izanen duzue.
Martxoaren 22an, 18:45etatik 20:00etara, zatozte denak Bellevue kasinora edo etxetik begiratzeko https://kanaldude.eus























