Martxoaren 22an: Kontzertu mundiala!
Seun Kuti & Egypt 80 eta Amorante taldeek joko dute Atabal aretoan, 20:30etatik goiti.
2018ko Martxoaren 20a | ± 01 min 16 s
Seun Kuti & Egypt 80
Fela Kuti afrobeat musikaren aitak"€œMusic is a Weapon" zioen. 1997 urtean zendu zen, eta, orduz geroztik, Seun Anikulapo Kuti seme gazteenak, Africa 70en ondorengo Egypt 80 orkestrarekin, aitaren borrokarekin segitzen du.
"A Long Way To The Beginning" diskoa argitaratu eta hiru urtera, saxofo jotzaile, kantari eta musikagile aktibistak "Black Times" laugarren lana aurkezten du. Diskoan mezu sozial eta politiko azkarrak hedatzen ditu.
Diskoak osagai guziak biltzen ditu: keinuak, fraseatzea, kobrezko instrumentuen tinkotasuna, perkusioen eta Afrikako ahotsen erritmo paregabeak.
Amorante
Zonbait urte dira Iban Urizar elgoibartarra Euskal Herriko eszena desberdinetan gurutzatzen genuela. Izan ere, Andrakan edo Joseba Irazoki band taldeetan laguntzaile gisa aritu da. Aldi honetan, proiektu pertsonal batekin dator. Bakarrik oholtza gainean, haren ahots singularraz lagundurik, hameika tresna jotzen ditu zurunbillo melodiko bat sortuz. Herri folkloreak nahasten ditu gure barne intimoak kilikatuz. Objektu ederra da, bitxikeri poetikoa, kantu bakoitzari artista desberdinek marraztutako karta bat doakio eta soilik deskarga daitezke.
























